Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ziortza-Bolibar
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

;2008-06-14;Udako solztizioari buruzko hitzaldia egongo da gaur

Udako solztizioari buruzko hitzaldia egongo da gaur

ziortza-BolibarSortu berri den Aranbaltz Kultur Elkarteak antolatuta, Aritza Bergara Mitologika liburuaren egileak hitzaldia eskainiko du gaur, 18:30ean, Udal Aretoan. Herri zaharren ohiturak azaltzeko eta, orokorrean, ospakizun paganoen nondik norakoak azaltzeko izango da hitzaldia. «Gehienbat udako solstizioaren gaineko hitzaldia izango da», azaldu dute Aranbaltzeko kideek. Kristautasunaren sorreragaz, jai horien itxura zelan aldatu zen kontatuko du Bergarak, bolibartarren aurrean. Hitzaldi hau Aranbaltzek herrian egingo duen lehen ekintza izango da, eta ondorioz, herritar guztiei parte hartzeko deia egin diete elkarteko kideek.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.