
Simon Bolibar museoa zabalik egongo da bihar, egun osoan
Ziortza-Bolibar Museoen Nazioarteko Eguna dela-eta, 10:00etatik 22:00etara arte bisitatu ahalko da.
leire akarregi
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Simon Bolibar Museoko ateak zabal-zabalik egongo dira bihar, egun osoan.
1977a geroztik ospatzen duten egunak Museoak garapena eta giza aldaketaren agenteak leloa hartuko du biharko egunez. Izan ere, Ana Arriaga Simon Bolibar Museoko arduradunak azaldu duen modura, «egun horren helburua, batez ere, jendea sentsibilizatzea da, museoek eskaintzen duten ondareaz ohartarazteko». Horretxetarako aukera edukiko du, beraz, bisitariak.
Bisitak doan
Egun osoan, 10:00etan hasita 22:00ak arteko tartean edukiko ditu ateak zabalik Ziortza-Bolibarko museoak. Aldez aurretik txandarik hartu barik joan ahalko dute bisitariek.
«Egun osoan bisita gidatuak eskainiko ditugu, doan», jakin eragin du museoko arduradunak.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.