Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ziortza-Bolibar
2008ko urriak 1, Eguaztena

2008-06-06 | 20:07:59

Politika

Udal aurrekontuak ez direla geldituko esan du alkateak, Ğarrazoirik ez dagoelakoğ

Datorren urtera begira, hautetsi independentistek emandako iritziak kontuan edukiko dituela esan du.

Hautetsi independentistek udal aurrekontuei egindako alegazioak «proposamenak edo iritziak» direnez, aurrekontuen tramitazioa gelditzeko «arrazoirik ez dagoela» erantzun die Jose Azpiazu alkateak ezker abertzalekoei. Proposamenak «ondo» ikusten baditu ere, herrian egin behar diren proiektuen aurrean «lehentasunak finkatu» behar direla iritzi dio.

Joan den astean aurkeztu zituzten hautetsi independentistek udal aurrekontuen gaineko zuzenketak. Horren harira, proiektu guztiak ezin direla batera egin, eta lehentasunak zehaztu ondoren, gauzak zatika egin behar direla esan du alkateak.
Ezker abertzalekoen iritziz, Udalak «diru gehiegi» erabili du udaletxe atzeko aparkalekua eraikitzen. Gainera, udaletxe zaharra konpondu ez izana aurpegiratu zioten Azpiazuri. «Bizkaiko Foru Aldundiak esan zuen aparkalekua eta udaletxea egiteko, biak egiteko diru laguntzarik ez zuela emango; bata edo bestea egin behar genuela», azaldu du Azpiazuk.
Herriko azpiegiturak
Horrela, aparkalekua egiteko 183.000 euro emango zituela jakinarazi zion Aldundiak Ziortza-Bolibarko Udalari. «Aparkalekuagaz hasi ginen, eta ezin izan gara gelditu, bestela Diputazioak diru laguntza kendu egingo zigulako», zehaztu du.
Udalak herrian «oinarrizkoak» diren azpiegiturak «behar modura» ipini nahi ditu lehendabizi. «Gure iritziz, ura, saneamendua, gasa, telekomunikazioak, bideak eta, orokorrean, azpiegitura berriak egitea ezinbestekoa da herriaren etorkizuna bermatzeko».
Hala ere, ezker abertzaleko kideen ikuspuntua Udalak ez duela baztertu nahi esan du Azpiazuk, eta ondorioz, hurrengo urtera begira, herriko beste premiak aztertzeko konpromisoa hartuko duela udal taldeak. «Datorren urtean egoera ekonomikoa zelakoa den ikusi eta gero, beste ekintza batzuk aurrera eroango ditugu».
Arlo soziala
Hautetsi independentistek herriko arlo soziala pizteko inbertsioak egiteko eskatu zion Udalari. Horren aurrean, Udalak udaletxe zaharreko proiektua aurrera daroala erantzun du alkateak. «Gaur egun, gazteentzako lokala badago, eta beste lokal bat ere guraso elkartearen esku dago. Bertako kudeaketari buruz berba egitean, jolasentzako dirua ematea eskatu ziguten, eta bertakoek lokal hori dinamizatzen arduratuko zirela agindu zuten». Behin udaletxe zaharra konponduta, orain udaletxea dagoen eraikina «kultur dinamikara zuzenduta» egongo dela argitu du.
Bestalde, etxebizitzak konpontzeko Udalak daukan asmoak ere «tinko» jarraitzen duela jakitera eman du.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Udal aurrekontuak ez direla geldituko esan du alkateak, Ğarrazoirik ez dagoelakoğ

Simon Mendibe, Maria Angeles Arriaga, Jose Azpiazu eta Maria Luisa Urkidi, udaletxe aurrean

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.