Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ziortza-Bolibar
2008ko abuztuak 20, Eguaztena

2008-06-06 | 16:28:30

Kultura

Kultur talde berria sortu dute herritarrek, Aranbaltz

Lehenengo ekintza ekainaren 14an izango da, Aritza Bergararen eskutik

Kultur Elkarte berri bat sortu da Ziortza-Bolibarren: Aranbaltz. Herriko bizitasuna «pizteko» eta orokorrean, kulturzaletasuna «bultzatzeko» asmoz, herritar batzuk bat egin dute eta urtean zehar hainbat ekintza antolatuko dituen elkarte berri hau sortzea pentsatu dute.

«Herri nortasuna lantzeko eta batez ere herriari bizitasuna emateko sortu da Aranbaltz», azaldu dute kideek. Herriko mendi eta ibai bati izena ematen dion hitza bere eginaz, herritartasuna «behin eta berriz» landuko duen elkartea bezala aurkeztu da Aranbaltz. «Belaunaldi ezberdinei bertoko elementu kulturalak helarazteko eta gurea dena bizirik mantentzeko beharrezkoa zen kultur elkarte baten sorrera».
Luzaroan, herrian «hutsune handia» ikusi dute Aranbaltz sortu duten hiru herritarrek. «Ziortza-Bolibarren kulturak leku txikia zuen eta guk sustapena landu nahi digu».

 

 

Jasotako erantzunak:

Kultur talde berria sortu dute herritarrek, Aranbaltz

Aranbaltz elkarteko kideak, taldearen aurkezpen egunean

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.