
2008-04-15 | 13:24:33
Udalak 709.000 eurotako inbertsioak egiteko asmoa erakutsi du aurten
Udal harremanei, nekazaritzari, ingurumenari eta hirigintza arloko beharrei zuzenduta egongo dira inbertsioak.
Joan den asteko ostegunean, hilak 10, Ziortza-Bolibarko Udalak 2008an izango duen aurrekontua onartu zuen. Guztira, 709.000 euro inbertsioak egiteko erabiliko direla aurreikusten da eguenean onartutako aurrekontuetan; inbertsio horiek egiteko, Udalak, Bizakiko Foru Aldunditik 371.000 euroko dirulaguntza jasotzea espero du.
2008-04-08 | 13:10:50
Udalak Beheko Kalean ura, saneamendua eta gasa kanal berberean sartuko ditu
Lan hauek egiten diren bitartean, kaleko behengaina ere egokitu egingo dela esan du Udalak.
Ziortza-Bolibarko erdigunean dagoen Beheko Kalean ura, gasa eta saneamendua hobetzeko lanak egingo ditu Udalak. Bizkaiko Foru Alduntziaren dirulaguntzaz baliatuz egingo den lan honekin, kale osoko bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko apostua egin nahi izan du Ziortza-Bolibarko Udalak.
2008-04-02 | 16:41:59
Edukiontzi gehiago ipiniko dituzte Bolibarko auzuneetan
Arta eta Zeinkan egingo dira aldaketa gehienak.
Zeinka eta Arta auzoetan edukiontziak jarriko ditu Ziortza-Bolibarko Udalak. Ingurumena zaintze aldeko apustua egin ez eze, aldaketa honegaz herritarren bizi kalitatea hobetu nahi izan du Udalak.
2008-02-25 | 13:08:15
Saneamendu plan berriaren proiektua aurkeztu du Udalak
Saneamendu plan berriagaz, hondakin urak Markiņa-Xemeingo hondakin uren araztegira eroango dira.
Ziortza-Bolibarko Udalak egun duen saneamendu sarea hobetzeko proiektua egin du. Herrigunetik abiatu eta Iruzubieta auzoraino joango den hodi hondakin biltzaile berria sartzea da Udalaren asmoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak 2007ko otsailean Ziortza-Bolibarren hobekuntza hauek egiteko eskaintza egin zuen eta ordutik hona, udala proiektua egiten ibili da.
2008-02-21 | 13:55:49
Bolibarko auzo guztietara ur tratatua eroateko ubide sare berria eraikiko da
Urte osoan zehar, auzo guztietan ura egongo dela bermatuko du Errotaldeko biltegiak
Ziortza-Bolibarko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz, ubide sarea berriztatuko du aurten. Proiektuan aurreikus daitekeenaren arabera, Bolibar inguratzen duten lau auzoetan dauden biltegi txikiak, Errotalde auzoan eraikitzen ari diren biltegiak hornituko ditu.
2008-02-18 | 16:35:23
Ziortza-Bolibarko auzo guztietara telefono seinalea ailegatuko da, laster
Auzoetan seinale errepikagailuak jartzea aztertu zuen Udalak, baina azkenean Oiz mendian jarriko dute adarra
Urtea bukatu orduko, Ziortza-Bolibarko auzo guztietara telefono seinalea helduko da. Oiz mendiko telefono antenan adar bat gehitu eta uhina herriko auzo guztietara hedatuko da. Udalak, beste irtenbide batzuk aztertu ostean, arazoa adar berri honen proiektuagaz konpontzea erabaki du.
2008-02-13 | 18:14:20
Aparkaleku berria San Juan Egunerako prest egongo da
Egun berezietan, aparkalekua plaza modura erabiliko dutela iragarri nahi izan du Jose Aspiazu alkateak.
Autoak aparkatzeko ez ezik, egun berezietan plaza modura erabili ahalko dela adierazi du Jose Aspiazu alkateak.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.