
2008-05-19 | 14:35:42
Kultura
Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko jende asko batu da Simon Bolivar Museoan
Markina-Xemeninen ospatu zen Dantzari Egunean parte hartu zutenak ere museora hurbildu ziren
Museoen Nazioarteko Eguna izan zen herenegun mundu osoan. Ohiturei jarraiki, mundu osoko museo guztiek egun osoko egitarau bereziak antolatu zituzten. Bertokoak ere ez ziren ez atzean geratu eta egun berezi hau ospatzeko eguneroko errutinatik ihes egin zuten. Ziortza-Bolibarko Simion Bolivar Museoa hamabi orduz egon zen zabalik; arduradunen esanetan, «egun osoa gelditu barik» ibili ziren. Jende asko hurbildu ei zen.
Museoen Nazioarteko Egunean bisitariak Simon Bolivar Museoa bisitatzen.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.