Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ziortza-Bolibar
2008ko uztailak 5, Zapatua

2008-04-15 | 13:24:33

Gizartea

Udalak 709.000 eurotako inbertsioak egiteko asmoa erakutsi du aurten

Udal harremanei, nekazaritzari, ingurumenari eta hirigintza arloko beharrei zuzenduta egongo dira inbertsioak.

Joan den asteko ostegunean, hilak 10, Ziortza-Bolibarko Udalak 2008an izango duen aurrekontua onartu zuen. Guztira, 709.000 euro inbertsioak egiteko erabiliko direla aurreikusten da eguenean onartutako aurrekontuetan; inbertsio horiek egiteko, Udalak, Bizakiko Foru Aldunditik 371.000 euroko dirulaguntza jasotzea espero du.

Printzipioz, 1.273.850 euroko gastuak izango ditu Ziortza-Bolibarko Udalak urte osoko kudeaketan. Kopuru horretatik, 709.000 euro egingo diren inbertsio berrienak dira, 188.000 Udaleko beharginen pertsonako gastuak dira eta185.850 euro udaleko eta museoko gastu orokor guztien batura lirateke; konponketak, material erosketa, gasa... Hiru eremu horietan emango dira herriko gastu handienak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.