Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ziortza-Bolibar
2008ko abenduak 2, Martitzena

2008-02-13 | 18:14:20

AZPIEGITURA

Aparkaleku berria San Juan Egunerako prest egongo da

Egun berezietan, aparkalekua plaza modura erabiliko dutela iragarri nahi izan du Jose Aspiazu alkateak.

Autoak aparkatzeko ez ezik, egun berezietan plaza modura erabili ahalko dela adierazi du Jose Aspiazu alkateak.

Udaletxearen atzekaldean egiten ari diren aparkalekua sanjuanetarako erabiltzeko prest egongo dela aurreratu du Ziortza Bolibarko Udalak. Autoak aparkatzeko ez ezik, egun berezietan plaza modura erabili ahalko dela adierazi du Jose Aspiazu alkateak.
Asko pasa da Udalak aparkaleku berri bat egin nahi zuela esan zuenetik hona. Baina lanak hasita egon arren, zenbait oztopo topatu zituztela eta, aparkaleku berria uste baino beranduago bukatuko zutela ohartu ziren Udalekoak.
Izatez, aparkalekua udaletxearen atzekaldean joango da. Baina horretarako, lehendabizi, gunea zabaldu egin behar zuten eta horrek, mendiari zati bat kentzea suposatzen zuen. Lanak, neguan hasi zituzten, eta orain artean, indusmakinak lurra ateratzen ibili dira.
Eguraldi txarra
«Eguraldi txarra egin duenean, ezin izan dute lanik egin, lurra bustita dagoenean arriskutsua delako; dena mugitzen da», azaldu du Aspiazuk. Orain, ostera, eguzkiak laino artean bere bidea aurkitu duenean, berriro hasi dira indusmakinak lanean, lurra atera eta apar- kalekuari itxura emateko.
Gauzak horrela, San Juan Egunerako aparkalekua bukatuta egongo dela aurreratu du alkateak. «Nik ,uste, egun horretarako bukatuta egongo dela aparkalekua; dena ongi badoa, behinik behin».
Aparkalekua bukatuta dagoenean, guztira, 50 bat ibilgailurentzako lekua egongo dela aurreratu du Udalak. «Gutxi gora behera, 50 bat ibilgailu sartuko dira aparkalekuan; maketan ere horrela adierazi genuen».
Funtzio bikoitzeko aparkalekua
Aldiz, aparkalekuak, ez du beti funtzio bera beteko. «Egun berezietan, plaza bezala erabiliko dugu, eta horrela, leku gehiago lortuko dugu herrian. Eguraldi ona egiten duenean, kanpoko hainbat ekintza egin ahal izango ditugu aparkalekuaren zabalunea erabiliz. Horrela, elizaren aurrean dagoen parkea libreago geratuko da».
Izan ere, funtsean, aparkalekuak eliza aurreko plazan egoten diren autoei lekua egitea du helburu, baina Aspiazuk esan bezala, herrian jai egun bereziren bat ospatzen denean, aparkalekuko autoak kendu, eta zabalune berria erabiliko da. «Herrian lekua egin nahi dugu; gune berriak zabaldu», azpimarratu dute.
Horrela beraz, sanjuanetatik aurrera, Ziortza-Bolibarrek aparkaleku berria izango du; eta egun berezietan, hainbat ekintza berezi egiteko, ibilgailuak lekutik atera eta zabalune berrian bilakatuko da aparkalekua.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.