
2008-07-23 | 16:29:15
Kultura
Simon Bolivarren jaiotzaren eta Museoaren urteurrena ospatu dute bertoko agintariek
Museoaren inguruko liburu bat aurkeztu du Bizkaiko Foru Aldundiak
Simon Bolivar Museoaren 25. urteurrena ospatzeko eta aldi berean Simon Bolivarren jaiotzaren 225. urteurrena gogora ekartzeko, atzo, ekitaldi ezberdinekin betetako eguna ospatu zen herrian. Besteak beste, han izan ziren Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Diputatua, Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkatea eta Venezuela eta Panamako ordezkariak.
Bizi izan zen artean, Simon Bolivarrek egindako lanak goraipatuz eta haren «askatasun grina» birmarkatuz hasi zuen hitzaldia Ariztondok Museoaren goiko pisuan. «Bolivar askatasunaren irudia izan da eta aldi berean, kultura eragilea; horrek herri ezberdinen arteko harremanak lantzeko balio izan digu». Gauzak horrela, Musoearen 25. urteurrena ospatzeaz batera, agintariek Simon Bolivarren jaiotzaren 225. urteurrena ere zelebratu nahi izan zuten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultura diputatua, Ana Arriaga, Museoko zuzendaria eta Jose Azpiazu, Bolibarko alkatea, hurrenez hurren.
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.