Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Ziortza-Bolibar
2008ko abenduak 2, Martitzena

Azken ordukoak

350 lagunek parte hartu dute desanexioaren urteurreneko martxan

2008-12-01 | 16:17:44

350 lagunek parte hartu dute desanexioaren urteurreneko martxan

Ibilbidea egin eta gero, 160 lagun geratu ziren frontoian bazkaltzen.

350 lagun elkartu ziren domekan Ziortza-Bolibarko plazan. 07:30ean, herriko desanexioaren urteurrena ospatzeko antolatutako II. Mendi Martxak herria piztu zuen. Eguraldi txarragaz baina gogo handiekin, martxan parte hartu zutenek ondo baino hobeto pasatu zuten herenegun.

Ez du erantzunik

2008-11-25 | 13:22:56

Mendi martxan izena emateko epea luzatu du Aranbaltzek

Orain, epe barriagaz, interesatuek barikura arte zerrendak zabalik edukiko dituzte.

Domekan Ziortza-Bolibarren egingo den mendi martxan izena emateko epea barikura arte zabaldu du Aranbaltz Kultur Elkarteak. Momentuz, 300 lagunek izena eman dute eta antolatzaileak pozik daude.

Ez du erantzunik

2008-11-14 | 15:05:01

Desanexioaren urteurrena ospatzeko II. Mendi Martxa egingo da

Mendi martxa amaitzen denea, indar jana egingo da frontoian

Ziortza-Bolibarko desanexioaren urteurrena ospatzeko, Aranbaltz Kultur Elkarteak antolatuta, II. Mendi Martxa egingo da hilaren 30ean; izena emateko epea azaroaren 24an amaituko da. Aurten, orain arte egin ez bezala, herri bazkaria antolatu da eta mendi martxan parte hartzen dutenek ez ezik, gainerakoek ere bazkaltzeko aukera edukiko dute.

Ez du erantzunik

2008-10-22 | 13:46:58

Udalak Beheko Kaleko lanak egiteko aurrekontua zabaldu du

Gasaren hoditeria eta saneamendua ipini eta berritzeaz gain, behengaina ere konpondu egingo dela esan du alkateak.

Ziortza-Bolibarko Udalak «uste baino diru gehiago» gastatu behar izan du Beheko Kaleko lanak egiteko. Hasiera baten lanak egiteko 104.000 euro beharko zirela esan bazen ere, lanak egin bitartean gertatutako ezustekoak eta berrikuntza berriek aurrekontua handitu dute. Orain, 10.000 euro gehiago erabiliko dira.

Ez du erantzunik

2008-10-14 | 13:42:59

Jolas gunea aurten konpontzeko exijitu dute hautetsi independentistek

Bederatzi puntutan guneak bete beharko lituzkeen baldintzak zehaztu dituzte hautetsi independentistek.

Ziortza-Bolibarko Elizaldeko umeen aisi gunearen gainean Udalak emandako erantzuna «arrazoi makala» dela esan dute herriko hautetsi independentistek. Gaiari helduz, jolas gunean egin beharko liratekeen berrikuntzak puntuz puntu zerrendatu dituzte hautetsi independentistek.

Ez du erantzunik

2008-09-30 | 13:59:43

Jolas gunea datorren urtean "osorik" berrituko duela esan du Udalak

Aisialdi gunea osatzen duten ziburuen egoera duela bost hilabete aztertu zuen Udalak

Aurtengo aurrekontuan "ezin sartu zitekeenez", datorren urtean jolas gunea osorik berrituko dela esan du Jose Azpiazu Ziortza-Bolibarko alkateak. Ziburuen egoera "egokia ez bada ere", jolasgunea osorik aldatu behar dela gaineratu du alkateak. "Dirutza handia da eta horregatik datorren urtean egingo dugu; aurten ezin da".

Erantzun 1

2008-09-18 | 14:13:39

Herritarrek umeen aisialdi gunea "egoki" jartzeko exijitu diote Udalari

Bost ziburutatik bakarra dago ondo; ingurua ere zaindu gabe dagoela esan dute herritarrek.

Ziortza-Bolibarko zenbait herritarrek Elizaldeko umeen gunea ez dagoela ondo salatu dute. «Arriskutsuak dira eta ingurua ere zaindu barik dago; Udalak umeen gune hau egoki jarri beharko luke». Herriak dituen premiak betetze aldera, umeek “egoki” dagoen jolas toki bat edukitzeko eskubidea dutela azpimarratu dute.

Erantzun 1

2008-09-11 | 12:47:14

Hilaren 20rako zine emanaldia antolatu du Aranbaltzek

Eguraldi onagaz, emanaldia plazan egingo zen baina euria egingo balu, ekimena frontoian egingo zela aurreratu du kultur taldeak

Ziortza-Bolibarko Aranbaltz kultur taldeak aire libreko zine emanaldia antolatu du hilaren 20rako. Aupa Etxebeste da taldeak eskainiko duen filma eta hitzordua 22:00etan dago jarrita, herriko plazan. Ekimen honegaz, Aranbaltzek urteko egitarauari hasiera eman nahi dio.

Erantzun 1

Agenda

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finala
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU, BECen - 2008-11-12

Ekitaldi guztiak ikusi »

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)

eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.