
2008-06-06 | 20:07:59
Udal aurrekontuak ez direla geldituko esan du alkateak, «arrazoirik ez dagoelako»
Datorren urtera begira, hautetsi independentistek emandako iritziak kontuan edukiko dituela esan du.
Hautetsi independentistek udal aurrekontuei egindako alegazioak «proposamenak edo iritziak» direnez, aurrekontuen tramitazioa gelditzeko «arrazoirik ez dagoela» erantzun die Jose Azpiazu alkateak ezker abertzalekoei. Proposamenak «ondo» ikusten baditu ere, herrian egin behar diren proiektuen aurrean «lehentasunak finkatu» behar direla iritzi dio.
2008-06-06 | 16:28:30
Kultur talde berria sortu dute herritarrek, Aranbaltz
Lehenengo ekintza ekainaren 14an izango da, Aritza Bergararen eskutik
Kultur Elkarte berri bat sortu da Ziortza-Bolibarren: Aranbaltz. Herriko bizitasuna «pizteko» eta orokorrean, kulturzaletasuna «bultzatzeko» asmoz, herritar batzuk bat egin dute eta urtean zehar hainbat ekintza antolatuko dituen elkarte berri hau sortzea pentsatu dute.
2008-05-27 | 14:14:26
Ezker abertzaleak alegazioak aurkeztu dizkie Udal aurrekontuei
Herriari eta herritarrei begirako aurrekontuak aldarrikatu dute hautetsi independentistek.
Aurten Ziortza-Bolibarko Udalak onartutako aurrekontuak «hutsuneak» dituela argudiatuz, EAEk aurrekontuak osorik zuzentzeko eskaera egin du Udalean.
2008-05-19 | 14:35:42
Museoen Nazioarteko eguna ospatzeko jende asko batu da Simon Bolivar Museoan
Markina-Xemeninen ospatu zen Dantzari Egunean parte hartu zutenak ere museora hurbildu ziren
Museoen Nazioarteko Eguna izan zen herenegun mundu osoan. Ohiturei jarraiki, mundu osoko museo guztiek egun osoko egitarau bereziak antolatu zituzten. Bertokoak ere ez ziren ez atzean geratu eta egun berezi hau ospatzeko eguneroko errutinatik ihes egin zuten. Ziortza-Bolibarko Simion Bolivar Museoa hamabi orduz egon zen zabalik; arduradunen esanetan, «egun osoa gelditu barik» ibili ziren. Jende asko hurbildu ei zen.
2008-05-16 | 13:00:50
Simon Bolibar museoa zabalik egongo da bihar, egun osoan
Museoen Nazioarteko Eguna dela-eta, 10:00etatik 22:00etara arte bisitatu ahalko da
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Simon Bolibar Museoko ateak zabal-zabalik egongo dira bihar, egun osoan.1977a geroztik ospatzen duten egunak Museoak garapena eta giza aldaketaren agenteak leloa hartuko du biharko egunez.
2008-04-25 | 14:22:51
Aurrekontuetan arlo soziala ez dela islatzen salatu du EAE-ANVk
Herriko umeei zuzendutako eskaintzan ere inbertsioak egin behar direla esan dute EAEkoek.
Udalak onartu zituen aurrekontuetan herriak arlo sozialean dituen premiak ez direla islatzen eta horrek herrian «hutsunea» eragiten duela salatu du EAE-ANVk. Besteak beste, herriko kultura sustatzeko eta herria «bizirik mantentzeko» herritarren iritziak kontuan hartuaz Ziortza-Bolibarrek dituen premiak zerrendatu ditu EAEk.
2008-04-21 | 11:42:11
EAE-ANVk aurrekontuak "demokrazia barik" onartu direla salatu du
Aurrekontuak onartzeak, prozesu luze eta korapilatsua eskatzen duela adierazi dute EAE-ANVko zinegotziek.
Ziortza-Bolibarko aurrekontuen onarpenean demokraziarik ez zela egon salatu du EAE-ANVk. Udalak herritarrei aurkeztutako aurrekontua «aurpegi zuriketa bat egiteko laburpen bat» dela esan dute EAE-ANVko zinegotziek.
2008-04-15 | 13:24:33
Udalak 709.000 eurotako inbertsioak egiteko asmoa erakutsi du aurten
Udal harremanei, nekazaritzari, ingurumenari eta hirigintza arloko beharrei zuzenduta egongo dira inbertsioak.
Joan den asteko ostegunean, hilak 10, Ziortza-Bolibarko Udalak 2008an izango duen aurrekontua onartu zuen. Guztira, 709.000 euro inbertsioak egiteko erabiliko direla aurreikusten da eguenean onartutako aurrekontuetan; inbertsio horiek egiteko, Udalak, Bizakiko Foru Aldunditik 371.000 euroko dirulaguntza jasotzea espero du.
IRTEERAK
Nautilus interpretazio zentrora bisita eta ontzi irteera Saturraranera
MUTRIKU, Mutriku - 2008-07-05
DEIALDIAK
Hankapaloen kalejira erraldoia
LEKEITIO, - 2008-06-24
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.