
2009-06-29 | 12:49:03
Udako ludoteka edukiko dute, lehenengoz, Ziortza-Bolibarko umeek
Uztailaren 1etik 15era izango da, goizero, herrian bertan
Hamabi umek eman dute izena Aranbaltz kultur elkarteak eta Markola guraso elkarteak antolatu eta Udalak babestu duen ekimenean. 30 urte inguru dira Ziortza-Bolibarren umeentzako halako ekimen bat antolatu zela azkenengoz.
2009-06-22 | 12:51:44
Jaime Bustindui, kooperatibista ohia, Ziortza-Bolibarko bake-epaile eta dantza eta pilota irakaslea
"Ni gaztea nintzenean 1.000tik gora biztanle ginen Ziortza-Bolibarren"
38 urtez Gernika-Lumon bizi izan ondoren, erretiroa hartu eta batera herrira itzuli da Jaime Bustindui Errota etxekoa (Ziortza-Bolibar, 1944); «ahuntzak beti egiten du larrarantz». Ez da geldirik egotekoa.
Gernika-Lumon hainbeste urte emon eta gero, berriro ere herrira etorri zara.
Norbere herriak beti tiratzen du asko. Argi neukan hona bueltatuko nintzela erretiratu ostean.
Eta herriko hainbat saltsatan zabiltza.
Bueno, ahal dudan neurrian laguntzea gustatzen zait.
Ziortza-Bolibar txikia izan arren, pilota eskola eratu duzue. Zenbat ume dabiltza berton?
Lau mutiko dabiltza. Markina-Xemeingo torneoan ere hartzen dute parte; aurreko astean finalak izan ziren, eta hangoekin bikote eginda, baina bertoko bi sartu ziren finaletan. Alkarren kontra suertatu ziren, eta bata geratu zen txapeldun eta bestea azpitxapeldun. Egia esan, polito dabiltza jokatzen txikiak.
Astean zenbat entrenamendu saio egiten dituzu eurekin?
Hiru: martitzen, bariku eta zapatuetan. Ordubeteko saioak egiten ditugu.
Ze adinetakoak dira?
Benjamin mailakoak, 8 urtekoak. Orain dela urte bi hasi ginen eurekin berton entrenatzen. Mutiko nagusiagoak ere badaude berton herrian, baina horiek Markinako taldeagaz entrenatzen dute. Entrenamendu gogorragoak dauzkate adinean gora egin ahala, eta eskolatik irtenda, bertan errazago datorkie. Eta txikiagoekin, berton.
Umeak ere, aspaldiko gehien daude herrian, ala?
Bai, premia ederra egon da. Baina aurten, urte honen barruan zazpi jaioko dira: hiru jaio dira eta beste lau daude bidean. Aspaldian ez da horrenbeste jaio urte berean.
Dantza irakasten ere badiharduzu, ezta?
Bai, barikuetan batzen izan gara, frontoian.
Zahar eta gazte?
Bai, danak nahaste.
Tartean, gaur gauean egingo duzuen sorgin dantza ikasten, ezta?
Bai, horretarako gazteak ere gehitxoago animatu dira. Hogei bat lagunek edo irtengo dugu sorgin dantza egiten.
Zeuk non ikasi zenuen dantzan?
Berton Ziortza-Bolibarren. Lehenengo bider plazara dantzan egitera irten nuenean 7 urte neuzkan.
Dantza taldea zegoen orduan sasoian?
Bai, mutilen taldea zegoen. Nire lehengusina baten gizona zen zuzendaria: Agustin Barruetabeña. Harek erakutsi zigun; astean birritan egiten genuen entsegua. Gomuta polita daukat garai harena. Orduan jende gehiago ere bazegoen herrian.
Orain 400 pasatxo daude; zenbat biztanle zeuden, ba, orduan?
Gu gazteak ginenean 1.000tik gora biztanle zegoen herrian. Gero hustu zen, jendeak kanpora egin zuen, beharrera.
ELKARRIZKETA OSOA BIHARKO HITZAREN PAPEREZKO EDIZIOAN
2009-06-19 | 10:16:53
Bizkaiko Foru Aldundiak egingo ditu obra handi biak; errepideak 3,8 milioi euro beharko ditu, eta ur lohien sareak 4,3 milioi.
2009aren barruan abiatuko dira Ziortza-Bolibarren bi azpiegitura garrantzitsuri dagozkion obrak. Batetik, Bolibarko herrigunea eta Iruzubieta lotzen dituen BI-2224 errepidea konponduko dute. Bestetik, Bolibarko herriguneko ur lohien kolektorea berrituko da, eta Iruzubietako lotuneraino eroango da, eta Arta, Zeinka eta Zearregi auzuneetan ere saneamendu sistemak ipiniko dira. Auzo bakoitzak eroango du bere araztegi txikia.
2009-05-29 | 14:10:35
Herriko ordenantza fiskalak egungo krisi ekonomikora egokitzeko eskatu dio ezker abertzaleak Udalari
Hautetsi independentisten esanetan, gaur egun ordaintzen diren zergak "garestiegiak" dira.
Ziortza-Bolibarko hautetsi independentistekegungo egoera ekonomikoa kontuan hartuz herriko ordenantza fiskalak egokitzeko eskatu diote Udalari. «Gure herriaren tipologia antzerakoa duten herrietako ordenantza fiskalak gureak baino baxuagoak dira». Horiek horrela, ezker abertzaleko kideen ustez, «Udalak ez du krisi egoera behar bezala kontuan hartu».
2009-03-28 | 13:47:38
'Bakearen bidea' egin dute ehundaka herritarrek
Bizkaiko Parrokia guztiak deituta, herritarrak plazan batu dira10:00etan eta Ziortzako Kolegiatara joan dira.
Bizkaiko Parrokiek deituta 'Bakearen bidea' egin da Ziortza-Bolibarren. Ehundaka fededun elkartu dira 10:00etan plazan eta otoitz egin eta bakearen aldeko mezuak aireratu ostean, Ziortzako Kolegiatara abiatu dira denak. Herria autoz eta jendez beteta egon da.
2008-12-22 | 14:55:16
Ludoteka "egokitu" bate eskatu dute ezker abertzaleko kideek
Orain ludoteka bezala dagoen lokalak ez dituela baldintzak betetzen argudiatu dute
Herrian haurrei begira dagoen «hutsunea» bete nahian, Ziortza-Bolibarko ezker abertzaleko kideek ludoteka bat izateko baldintzak beteko dituen lokal egokitu bat eskatuko dio Udalari. «Orain dagoen lokala txikiegia da, antolatu gabea eta dinamizaziorik ez du. Gainera, beste elkarte batzuek ere lokal berbera erabiltzen dute eta herriko umeei ez zaie iinolako zerbitzurik ematen».
2008-12-20 | 16:40:52
Santo Tomas bezperan, jaia nagusitu da
Artisauen txokoak, txahal janak eta bazkari herrikoiak herritar guztiak elkartu ditu.
Musika hotsen atzetik, han bildutakoak saltoka eta dantzaka ibili ziren plazaren alde batetik bestera. Txikienek txahala nola erretzen zen ikusten zuten bitartean, nagusiak, edalontzia eskuetan zutela, elkarri kontu-kontari ibili ziren.
Bazkaria 14:00etan izango bazen ere, atzerapena egon zen baina inor ez zen estutu; egun handia zen, gauzak lasai hartzekoa.
15:00ak aldera, frontoia bete-beteta zegoenean, nork bere lekua hartu zuen mahaian: herri bazkaria hasi zen.
2008-12-16 | 16:31:24
2009an Udalaren jarduera irekia izateko eskatu da mozio bidez
2009ko aurrekontuetan, alderdi politiko guztien parte hartzea «bermatzeko» eskatu dute ezker abertzaleko hautetsiek.
2009an onartuko diren aurrekontuak onartzerakoan, herritarren parte hartzea bermatzeko bideak errazteko eskatu diote ezker abertzaleko hautetsiek Ziortza-Bolibarko Udalari. Besteak beste, aurrekontuak onartzeko prozedura nolakoa izango den azaltzeko eskaera egin da. «Horrela, 2008an gindako akatsak ez dira berriro errepikatuko». Halaber, mozio bidez eskatzen dutena, Udalak egin dezakeen «gutxienekoa» dela esan dute.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
2009-06-19
ERAKUSKETA
KAPARETASUNAK XVI-XIX. MENDEETAN
LEA-ARTIBAI, - 2009-06-17
DEIALDIAK
Irakurri-Gozatu eta Oparitu kanpaina
MARKINA-XEMEIN, - 2009-05-04
Esaldia
Markel Robles (Eibarko jokalaria): «Zuloan zenbat eta denbora gehiago egon, gero eta gaitzagoa da handik irtetea, baina kontziente gara non gauden; taldea bizirik dago»
Morroko pintadak kentzen ari dira
Morro handiko musturrean zegoen 'Presoak etxera' pintada kentzen hasi ziren ekainaran bigarren astean, eta orain, 'Egunkaria aurrera' eta 'Egin askatu' ipintzen dutenak kentzen dabiltza. Egunkariak itxi zituztenean margotu zituzten. 'Berria' egunkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko Kafe Antzokian egin zen ekitaldian, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendariak eskerrak eman zizkien herritarrei, bere garaian 'Euskaldunon Egunkaria'-ren aldeko margoketa hori egitearren.
Lea-artibai
"A-8ra arinago heltzeko" bideak
Bizkaiko Diputazioak 2013rako Markina-Xemeindik Ondarroara doan bidea konponduko du, besteak beste. Gainera, Lekeitiotik A-8 autobidera ailegatzeko hamasei minutu gutxiago beharko direla iragarri dute. Zer iritzi duzu horren guztiaren gainean?
Jasotako azken mezua:
2009-06-24
Sasoi ixangor hau eztabaidiau txapateko ez? Urtebete da hasi zala ixe. Sin más, komentaxo bat etxear...(+)
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.ko kideak:
Bertako Hedabideak (EKT)
eta 11barri S.L.: 63 gizarte eragile.